Síguenos en:

Zer nahi dugu?

Hau da konpondu behar den lehendabiziko gaia, konfiantza berreskuratu nahi dugu.

Izan ere, ez badugu geuk konpontzen, nork egingo du?

Denbora gehiegi daramagu guztia zeinen gaizki dagoen nonahi ikusten. Hori besterik ez digute kontatzen iada.

Baina krisia ez dago soilik hor kanpoan; gure buruan ere badago. Konfiantza galarazi digu, pesimismoa eta adore falta kutsatu dizkigu.

Hau da lehendabizi konpondu behar duguna, konfiantza berreskuratu nahi dugu.

Baditugu animatzeko arrazoiak. Web gune honetan arrazoi asko aurkituko dituzu. Zu eta ni bezalako pertsonei buruzko istorioak, une txarrari aurre egin diotenak

eta agerian uzten dutenak ilusioarekin, sormenarekin, ahaleginarekin eta

engaiamenduarekin denetarik lor daitekeela. Beren buruan fedea duten eta hori krisia desafiatuz egunero erakusten duten pertsonak

Adibidez, ba al zenekien Espainian 5.000 enpresa sortzen direla hilean? Ez al zaizu iruditzen horiek fedea izateko 5.000 arrazoi bikain direla?


Istorio horiek eta beste batzuk ezagutarazi nahi ditugu, inspira zaitzaten, anima zaitezen, parteka ditzazun, elkarrizketen zati izan daitezen eta hedabideetara, albistegietara eta editorialetara helaraztea lor dezagun, albiste txarren eta are txarragoen artean aipatuta.


Konfiantza kutsatu egin behar dugu, pesimismoa kutsatu den modu berean.


Izan ere, zu, eta zu, eta zu, eta ni GEU bihurtzen garenean, ez da egongo konpondu ezin dugun ezer.